Legezko ohar honek arautu egiten du GILTZA-EDEBÉ TALDEAk Interneteko erabiltzaileen eskura jarritako atarien erabilera, bai zuzenean erakusten dituenena, bai esteka bidezkoena, bai eta edukietarako, informazioetarako edo eskaintzen dituzten zerbitzuetarako sarbidea ere, hemen zehaztutako erabilera-baldintzen araberakoa izan beharko duena. Horietara sartzeak erabiltzaileak honako baldintza hauek argi eta garbi onartzea dakar.
1. Nor gara?
Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren Uztailaren 11ko 34/2002 Legean, 10. artikuluan erabakitakoaren arabera, honako informazio orokorra eta kontakturakoa eskaintzen dugu webguneak kudeatzen dituen erakundeari buruz.
” EDICIONES DON BOSCO-GRUPO EDEBÉ
San Joan Bosco pasealekua, 62
08017 Bartzelona (ESPAINIA)
Tel.: +34 932037408
Posta elektronikoa: marketing@edebe.net
IFZ: R/0800889-H
Erlijio Erakundeen Erroldako Inskripzio Datuak: 1533-1-SE/B
2. Erabilera-baldintzak
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hauek, horietako edukiak eta zerbitzuak erabiltzean Legea, legezko ohar hau, ohitura onak eta ordena publikoa errespetatuko dituela. Era berean, erabiltzaileak bere burua behartuko du horiek ez erabiltzera xede edo ondorio ilegal edo legez kontrakoekin, ez eta GILTZA-EDEBE TALDEAren nahiz hirugarren batzuen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu litzakeen erara, eta ez erabiltzera webgunea, edukiak edo zerbitzuak kaltetu, erabilezin bihurtu, hondatu eta beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatuko duen erara.
GILTZA-EDEBÉ TALDEAk zentzuz egokiak diren segurtasun-neurriak hartuko ditu birusik dagoen detektatzeko. Hala ere, erabiltzaileak jakin egin behar du Interneteko sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, beraz, GILTZA-EDEBÉ TALDEAk ezin duela bermatu ez dagoenik birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarean edo hardwarean), dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan aldakuntzak sortzeko ahalmena duen beste elementurik.
Erabiltzailea jakitun da eta borondatez eta espresuki onartzen du webgune hau erabiltzea bakarrik eta esklusiboki bere ardurapekoa dela.
Erregistratutako erabiltzaileek webguneko komunikazio-eremuetan (foroak, iragarki-taulak, mezuak, txatak, sare sozialak…) parte har dezakete, betiere legearekiko eta gainerako erabiltzaileenganako errespetuz jokatuz. Erabiltzaileak eta bisitariak izango dira komunikazio-eremu horietako edukien erantzule bakarrak. GILTZA-EDEBÉ TALDEAk ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileek toki horietan jar litzaketen eduki eta iritziei dagokienez.
Intraneterako sarbidea edukitzeko, erabiltzaileak bere helbide elektronikoan jasoko du erabiltzaile-kode bat eta pasahitza, webgunean jar ditzan.
GILTZA-EDEBÉ TALDEA ez da arduratuko zuk erabiltzaile gisa pasahitzekin egin dezakezun erabilera okerraz. Erabiltzailearen ardura da sarbiderako gako eta pasahitzak ondo gordetzea, hirugarren batzuen erabilera okerra edo sarbidea saihesteko.
Zeuk hartzen duzu zeure gain zeure erabiltzaile-izenarekin ematen dituzun datuen erantzukizuna, eta zeure gain eta galorde komunikazio-eremuetan eskaintzen den informazioaren erabilera.
GILTZA-EDEBÉ TALDEAk erreserbaturik du eskubidea komunikazio-eremuetatik edonoiz ezabatzeko legez kontrakoak diren edukiak edo hemen jasotako erabilera-baldintzak betetzen ez dituztenak. Edonola ere, araua hautsi duen pertsonarena izango da lege-erantzukizuna.
Hala ere, erabat debekatuta dago esamolde adeigabeak, iraingarriak, laidogabeak edo difamaziozkoak erabiltzea zerbitzuaren erabiltzaileen edo hirugarrenen kontra. Era berean, debekatuta dago honelako edukiak zabaltzea: izaera arrazista, sexista, pornografikoa edo bortitza dutenak; sekten propaganda; terrorismoaren apologia egiten dutenak eta, orokorrean, ilegala edo legearen, moralaren eta denok onartutako ohitura onen kontrakoa, ordena publikoaren kontrakoa, fede onaren eta giza eskubideen kontrakoa den edozertara bultzatzen dutenak. Halaber, debekatuta dago sarean sartzea edo hedatzea birus informatikoak edo GILTZA-EDEBÉ TALDEAren sistema fisiko edo logikoak honda litzaketen programak.
3. Jabetza Intelektualaren Eskubideak
Webgune honetako eduki guztiak Jabetza Intelektualaren Eskubideek babestuta daude.
Orrialderako sarbideak ez dakar inola ere eskubide horiei uko egitea, horiek transmititzea, edo lagapen osoa nahiz partziala egitea; eta ez du inolako eskubiderik ematen edukiak erabiltzeko, erreproduzitzeko edo komunikazio publikoa egiteko, GILTZA-EDEBÉ TALDEAren baimenik gabe. Beraz, edukien baimenik gabeko edozein erabilera, dela erreprodukzio bidezkoa, dela banaketa, merkaturatzea edo transformazioa, norberaren erabilera pribatuetatik kanpoko helburua sumatzen bada, eskubideen urraketa izango da.
Webgune honetako edukia norberaren erabilera ez-komertzialerako bakarrik deskargatu daiteke, betiere egilearen eta markaren eskubideak eta beste jabetza-eskubide batzuk errespetatuz.
Erabiltzaileak GILTZA-EDEBÉ TALDEAri eman diezazkion informazio, material, eduki edo oharrak ez-konfidentzialtzat hartuko dira eta GILTZA-EDEBÉ TALDEAk egokien deritzon erara erabiltzeko eskubidea erreserbaturik izango du. Erabiltzaileak bermatu egingo du GILTZA-EDEBÉ TALDEAri webgunearen bidez eman diezazkion informazio, material, eduki edo oharrek, bere datu pertsonalei buruzkoez gainerakoek, ez dutela urratzen, ez hirugarrenen Jabetza Intelektualaren Eskubiderik, ez beste legezko xedapenik.
4. Jabetza Industrialeko Eskubideak
Webgune honetan hainbat adierazpen grafiko daude, marka erregistratuenak, marka nabarienak edo/eta izen komertzialenak, segidan © ikurra daukatela edo ez; horien artean nabarmentzen dira GILTZA eta EDEBÉ markak eta GILTZA-EDEBÉ TALDEAren beste ikur bereizgarri batzuk. Webgune honetarako sarbideak ez dakarkio erabiltzaileari inolako lizentzia partzialik ez osorik copyright-eskubideak erreproduzitzeko, eraldatzeko, publikoki komunikatzeko edo erabiltzeko, guztiz debekatuta baitago. Copyright-eskubideen dena delako erabilera publiko edo komertziala copyright-eskubideen urraketatzat hartuko da eta, gertatzen bada, 17/2001 Marken Legean aurreikusitako ekintzen mende egongo da.
5. Webguneetarako estekak
GILTZA-EDEBÉ TALDEAk ohartarazten du bere guneetan ageri diren beste orri batzuetarako estekak (linkak) erabiltzeari gai jakin bati buruzko informazioa ematea beste helbururik ez dutela, eta horrek ez dakar berekin, ez inolako loturarik edo hitzarmenik GILTZA-EDEBÉ TALDEAren eta estekatutako webguneen titularren artean, ez haien edukietara jotzeko gomendio edo iradokizunik, ezta webgune horietan komertzializatutako, sustatutako edo gomendatutako produktuak kontratatzekorik ere.
GILTZA-EDEBÉ TALDEAk ez daki ezer edukiari buruz eta esteketako webguneetan komertzializatutako, sustatutako edo gomendatutako produktu eta/edo zerbitzuei buruz, eta, beraz, uko egiten dio inolako erantzukizunik hartzeari elementu horien kalitatea, eguneratze falta edo errakuntzak direla eta.
Baldin eta erabiltzaileren batek esteketako webguneetan ageri den edukiaren eta webgune horietan komertzializatutako, sustatutako edo gomendatutako produktu eta/edo zerbitzuen zilegitasunik ezaren edo desegokitasunaren berri badu, erabiltzaile horrek aukera izango du GILTZA-EDEBÉ TALDEari jakinarazteko, hark azter dezan ea esteka hori desaktibatu behar duen.
6. Erantzukizunak
GILTZA-EDEBÉ TALDEA saiatzen da bere katalogo eta produktuetako datu eta ezaugarriak, bai eta webgune honetako gainerako edukiak ere, aski eguneratuta egon daitezen; hala ere, ez du bermatzen, ez informazio horren zehaztasuna, ez sakontasuna edo gaurkotasuna. Izan ere, erreferentziatzat hartu behar da, eta aldatu egin daiteke, aldez aurreko jakinarazpenik gabe.
GILTZA-EDEBÉ TALDEAk uko egiten dio, halaber, inolako erantzukizunik hartzeari, ez sistema elektroniko honen funtzionamenduan Interneten edo telefono-lineen gainkargagatik gerta daitezkeen interferentzia, omisio, eten, deskonexio, atzerapen edo blokeoak direla eta, ez beste batzuek eragindako kalteengatik, TALDE horren kontroletik kanpo bidegabeki egindako esku-hartzeen bidez.
GILTZA-EDEBÉ TALDEAk ez du inolako erantzukizunik hartzen, ez webgune honetako informazioagatik, inoren iturrietatik datorrenean, ez hark egin ez dituen edukiengatik, ez hirugarren horiek indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik.
7. Merkataritza elektronikoa
GILTZA-EDEBÉ TALDEAren guneetako Interneteko denda-zerbitzuak erabiltzeak berekin dakar, edozein kasutan, Erosketa Baldintza Orokorrak onartzea. Komeni da erabiltzaileak baldintza orokorrak irakurtzea erosketarik egin aurretik.
8. Aplikatu beharreko lege eta xedapenak
Pribatutasun Politika hau eratzen duten baldintzak, edo webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein kontu, interpretatzean eztabaidarik edo gatazkarik izanez gero, Espainiako Legea aplikatuko da.
9. Konfidentzialtasun Politika eta datu pertsonalen tratamendua (FORMULARIOAK)
Erabiltzaileak baimena ematen dio GILTZA-EDEBÉ TALDEari bere borondatez formularioen eta posta elektronikoaren bidez emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua egiteko, sustapen-, informazio- eta estatistika-helburuetarako erabil ditzan.
Erabiltzaileak onartzen du bere datuak lagatuak izan ahal izatea, lehen adierazitako helburuetarako soil-soilik, GILTZA-EDEBÉ TALDEko beste entitate batzuei, bai eta haren filial eta partaidetzako enpresei ere, betiere Espainiak datu pertsonalen babeserako emandako legeak errespetatuz eta aipatutako lagapen-hartzaileei egiten zaien lehenengo lagapen bakoitza erabiltzaileari jakinarazi beharrik gabe.
14 urtetik beherakoek gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko dute. Nolanahi ere, erabiltzaile adingabeen gurasoei, edo legezko tutore edo ordezkariei gomendatzen zaie une oro kontsultatzeko GILTZA-EDEBÉ TALDEaren atariak erabiltzeko baldintzak. GILTZA-EDEBÉ TALDEAk ez die inoiz ere daturik eskatuko adingabeei, baldin eta datuok aukera emango balute familiako gainerako kideei buruzko informazioa edo haren ezaugarriei buruzkoa lortzeko, hala nola gurasoen lanbide-jarduerari buruzko datuak, informazio ekonomikoa, datu soziologikoak edo bestelakoak, datu horien titularren baimenik ezean. Dena dela, aitaren, amaren edo tutorearen nortasun-datuak eta helbidea eskatu ahal izango dira, lehen aurreikusitako baimena eskatzeko soil-soilik.
Sortutako fitxategia GILTZA-EDEBÉ TALDEAren bulego zentraletako sistema automatizatuetan gordeta dago, San Joan Bosco pasealekua, 62 – 08017 Bartzelona (Espainia), GILTZA-EDEBÉ TALDEko Sistemen Sailaren ikuskapenaren eta kontrolaren pean, zeinak bere erantzukizuna onartzen baitu segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartzeko, informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna babeste aldera, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako legedian ezarritakoarekin bat.
Edonork egikaritu ahal izango ditu datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta datuak ezerezteko eskubideak, GILTZA-EDEBÉ TALDEko Marketin Sailera (San Joan Bosco pasealekua – 08017 Bartzelona [Espainia] marketing@edebe.net zuzendutako idatzizko komunikazioa eginez, NA-aren fotokopiarekin batera, edo webgunean bertan dauden botoi aplikatiboak erabiliz.
Erabiltzaileak lehen ezarritako baldintzak onartzen dituela ulertuko da, baldin eta “ONARTU” botoia sakatzen badu; datuak biltzeko formularioetan dagoen botoia, alegia.
10. Web iruzkinei buruzko arauak
Ez da bermatzen mezuen zehaztasuna, osotasuna edo egiazkotasuna. GILTZA-EDEBÉk ez du inolako erantzukizunik hartuko erabiltzaileek adierazitako iritzi edo informazioengatik. Webgunean argitaratzeak ez dakar berekin GILTZA-EDEBÉ TALDEAk informazioa egiazkotzat jotzen duenik, ezta hura onartzen duenik, harekin ados dagoenik edo haren aldekoa denik. Adierazitako iritziek egileen iritzi pertsonala edo ikuspuntua baino ez dute islatzen.
Erabiltzaile batek emandako informazioaren, iritzien eta, azken batean, berak idatzitako mezuen testu osoaren erantzukizuna erabiltzaile horrena soilik da, ondore guztietarako.
Ez dago baimenduta informazio faltsua edo pertsona edo erakunderen baten aurkako iraingarria dena publikatzea. Ez eta eduki pornografikoa edo adingabeentzat desegokia den zerbait duen mezurik ere. Irizpide bera aplikatuko zaie mezu arrazista, sexista edo gizarteko zenbait sektorerekin edo talderekin kritikoak diren mezuei.
11. Erabilera arauen aldaketak
GILTZA-EDEBÉ TALDEAk erreserbaturik du eskubidea webgune honen erabilera-baldintzak aldatzeko, garatzeko edo eguneratzeko, edonoiz eta aurrez jakinarazi gabe. Erabiltzailea webgunera sartzen den unean indarrean dauden erabilera-baldintzak betetzera behartuta egongo da automatikoki; beraz, aldiro-aldiro irakurri beharko ditu erabilera-baldintza horiek.
Zure adostasunarekin, guk eta gure bazkideek cookieak edo antzeko teknologiak erabiltzen ditugu datu pertsonalak biltegiratzeko, atzitzeko eta prozesatzeko, hala nola zu webgune honetara sartu izana. Interes legitimoetan oinarritutako datu-prozesamendurako baimena ken dezakezu edo horren aurka ager zaitezke edozein unetan, esteka honetan klik eginez edo gure Cookien Politikan, webgune honetan.
Guk eta gure bazkideek honako datu-tratamendu hau egiten dugu, zure baimenarekin eta/edo gure interes legitimoarekin:
Gailu bateko informazioa, eduki pertsonalizatua, edukien neurketa, erabiltzaileei buruzko informazioa eta produktuen garapena biltegiratu edo atzitu; zure nabigazio-analisiak publizitate-bitartekariekin eta edukien garatzaileekin partekatu; kokapen geografikoari buruzko datu zehatzak eta gailuen ezaugarrien bidezko identifikazio.
Kontuan izan, hirugarrenen cookie-ak onartzen badituzu, ezabatu ahal izateko, nabigatzailearen aukeretatik edo hirugarren horiek eskainitako aukeretatik egin beharko duzula.
Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie horiek informazioa ematen laguntzen dute metrikei, bisitari-kopuruari, errebote-tasari, trafiko-iturriari eta abarri buruz.
Cookie | Tipo | Duración | Descripción |
---|---|---|---|
_ga | 0 | 2 years | This cookie is installed by Google Analytics. The cookie is used to calculate visitor, session, camapign data and keep track of site usage for the site's analytics report. The cookies store information anonymously and assigns a randoly generated number to identify unique visitors. |
_ga_4MR78RTV60 | 0 | 2 years |
Beharrezkoak diren cookieak guztiz funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.
Cookie | Tipo | Duración | Descripción |
---|---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-necessary | 0 | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Necessary". |
cookielawinfo-checkbox-non-necessary | 0 | 11 months | This cookie is set by GDPR Cookie Consent plugin. The cookies is used to store the user consent for the cookies in the category "Non Necessary". |
viewed_cookie_policy | 0 | 11 months | The cookie is set by the GDPR Cookie Consent plugin and is used to store whether or not user has consented to the use of cookies. It does not store any personal data. |
Las cookies que pueden no ser particularmente necesarias para que el sitio web funcione y se utilizan específicamente para recopilar datos personales del usuario a través de análisis, anuncios y otros contenidos integrados se denominan cookies no necesarias. Es obligatorio obtener el consentimiento del usuario antes de ejecutar estas cookies en su sitio web.
Cookie | Tipo | Duración | Descripción |
---|---|---|---|
test_cookie | 0 | 11 months |