PROIEKTUEN EBALUAZIOA

Giltzaren proiektuetan, behar dituzun tresna guztiak aurkituko dituzu, ebaluazioa erraz-erraz egin dezazun.

Ebaluazioa honelakoa da giltzan:

Benetakoa

Ataza garrantzitsu edo konplexu bat nola gauzatu den ebaluatzea da ardatza.

Konpetentzietan oinarritua

«Konpetentzia giltzarriak edo oinarrizkoak» dira ardatza. Edukiak barneratu egin direla baloratzeaz gain, ebaluazioak lagundu egiten du pertsona arteko trebetasunak garatzen (pentsamendu kritikoa; lankidetza; komunikazioa, eta problemak sormenez ebaztea).

Etengabekoa

Prozesua (parte-hartzea, jarrera, ekimena, lankidetza…) eta ikaskuntzaren emaitzak hartzen dira kontuan.

Orohartzailea

Hainbat arlo biltzen ditu (linguistikoa, matematikoa, soziala, artistikoa, pertsonala…), eta askotariko tresnak baliatzen ditu (behaketa-erregistroak, galdetegiak, portfolioa…).