Nolakoak dira?
BIZI BENETAKO BIZIPEN HEZIGARRIAK
Giltzaren proiektuak erronka motibagarri batetik abiatzen dira, amaieran produktu bat lortzeko. Ikasleak ikerketa batean murgilduko dira erronkari erantzuteko. Bide horretan, gauza berri bat sortu, eta jendaurrean aurkeztuko dute.
ERRONKA
Erronka desafio bat da ikaslearentzat, gogoa piztuko diona erantzunak bilatzeko (galdera zirikatzaile bat, hipotesi bat, zeregin interesgarri bat, problema bat…).Ikertu
Ikasleak gaiaz daukan informazioa azaltzen du taldean. Ikerketaren ildoak eta eremuak zein izango diren erabakitzen da. Ikaslea da bere ikasprozesuaren arduraduna. Berak (bakarka edo lantaldean) hartu-emana du ezagutzarekin, eta, pixkanaka, erronkari aurre egiteko konpetentziak barneratuz doa.
Sortu
Jarduera hauek ideiak biltzeko, proposamenak egiteko eta, praktikan jarri aurretik, egokienak aukeratzeko dira. Ikasleek pausoz pauso erabakiko dute zer ezaugarri izango dituen amaierako produktuak.
Aurkeztu
Amaierako produktua aurkezteko eta zabaltzeko jarduerak dira. Orientabideak ematen dira, ahozko aurkezpen zehatza, argia, dinamikoa eta ulergarria egiteko.